Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Español

Tarifa finkoa Bizkaiko bidesarietara: 30€ Gehienez

Ez duzu 30€ baino gehiago ordainduko berriro.

Eman izena, eta, 30 € baino gehiago ordainduz gero, hilabetea bukatu ondoren itzuliko dizugu hortik gora Bizkaiko Aldundiaren autobideetan pagatutako euro bakoitza.

Abantailak

  • AP-8an, Supersurrean eta Artxandako tuneletan 30 € baino gehiago ordainduta, hilabetea bukatu ondoren itzuliko zaizu hortik gora ordaindutako guztia.
  • Diru-laguntzak jasoko dituzu hiru bideotan eginiko gastuengatik (% 35 itzuliko zaizu 11. bidaiatik aurrera eta % 45, berriz, 26.etik aurrera).
  • Online eman dezakezu izena edo Interbiaken bulegoetan.
  • Online kudea ditzakezu zure datuak: ibilgailua, OBEa, datu pertsonalak, diru-laguntzaren egoera, ibilbideak, fakturak ...

Nola funtzionatzen du?

  1. Sistemak zure matrikula egiaztatzen du
  2. Sistemak zure datuen araberan, zure diru-laguntza kudeatzen du
  3. Via-t sistemarekin ordaintzen duzu

Gogoan izan eskudirutan edo txartelarekin ordaindutakoa ez dela itzuliko.

30 €tik aurrera, sistemak gastu guztiak itzuliko dizkizu behin hilea bukatuta, eta, zenbateko horretara heldu ezean, dagokizun diru-laguntza esleituko dizu, gaur egungo baldintza beretan.

Baldintzak

Nola ematen dut izena?

  1. OBE gailurik ez baduzu (Via-T), halako bat eskatu behar duzu. Zenbait finantza-entitaterekin eginiko hitzarmenaren arabera, gailua dohainik ematen da, eta urteko mantentze-kuota, berriz, 7 euro ordaintzen da. Bezero berrientzat, 5 euro izango da mantentze-kuota lehen urtean, eta 7 euro hurrengo urteetan.
  2. Sar zaitez web-orrian. Erregistraturik bazaude, idatzi zure datuak eta sartu zuzenean.
  3. Ez bazaude erregistraturik, sar zaitez erregistro-orrian, eta idatzi zure datuak. (Gogoan izan edozein momentutan alda eta/edo ezaba ditzakezula datuak)
  4. Erantsi itzazu honako agiri hauek, eskaneatuta:
    • NANa
    • Bizkaiko autobideetan erabiltzen duzun ibilgailuaren zirkulazio-baimena, diru-laguntza jasotzeko aurkezten duzuna.
    • Zure bankuan agiri bat, non adierazten den zeu zarela bidaisariak kobratzen diren OBE gailuaren titularra, bai eta hari loturiko kontuarena ere.
  5. Azkenik, egin klik Bizkaian erroldatuta zaudela eta laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituzula adierazteko atalean.
  6. Eskabide-orri berean, aukera izango duzu ordainketa-gailua eta erabiltzen duzun ibilgailuaren matrikula elkarrekin lotzeko.
  7. Eskatu diru-laguntza, eta laster jasoko duzu erantzuna.